Zaldibiako tasa eta zergetan ez da igoerarik, hondakinenean izan ezik
Zaldibiako Udalbatzak astearteko osoko bilkuran erabaki zuen 2015eko ordenantza fiskalari zer aldaketa egin. Orokorrean, zerga eta tasa gehienak ez dira aldatuko; ez dute diru igoerarik jasango. KPI Kontsumorako Prezioen Indizea kontuan hartuta, bere h...
Arlo batean, ordea, igoko da tasa. Hondakinen bilketari dagokion tasa %8 haziko da Zaldibian. Sasieta Mankomunitateak udalei aplikatu dien igoera —datorren urterako %8 edo 10 igotzea aurreikusten du zerbitzuaren kostua— sartzea erabaki du.
Jarduera berrien zerga
Orain arte kobratzen ez zen jarduera sailkatuen tasa jartzea erabaki du udalak, «enpresa berrien kudeaketak udalari sortzen dizkion gastuak estaltzeko».
Oposizioko Zaldibian Herrigintzanek hondakinen igoeraren kontra bozkatu zuen, eta jardueraren tasan abstentzioa.













