Ikurrinari omenaldia egin diote Olaberrian, espainiarra jartzerako
Olaberriko Udalak ere Espainiako bandera jarri behar izan du, udaletxeko etxaurre nagusian, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hartara behartuta, banderen 1981eko legea oinarri hartuta. Larunbatean, agindu horren errefusa adierazte aldera, ikurrinari...
Udaletxe ondoan dagoen masta handian ikurrina jaso, eta hainbat herritarrek eskuetan erakutsi zituzten. Dantzari batek Agurra dantzatu zuen jarraian. Hogei-bat lagunek parte hartu zuten omenaldian.
Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok udal guztietara bidali zuen Espainiako bandera «leku ohoretsuan eta lehentasunezkoan» jartzeko agindua. Goierrin azkenetako udalerria izan da Olaberria, agindu hori betetzen.













