Gas galdaretan errebisio ez ofizialak egiten ari dira
GOIERRI // Azken aldian, Goierriko hainbat herritan ustezko teknikari batzuk gas galdaren errebisioak egiteko eskaintzen dabiltza, etxez etxe. Lazkaoko Udaltzaingoak ohartarazi du «erdi iruzurra» izan litekeela. Gas galdaren azterketa egiteko, kontra...
GOIERRI // Azken aldian, Goierriko hainbat herritan ustezko teknikari batzuk gas galdaren errebisioak egiteko eskaintzen dabiltza, etxez etxe. Lazkaoko Udaltzaingoak ohartarazi du «erdi iruzurra» izan litekeela. Gas galdaren azterketa egiteko, kontratatutako edo hornidura ematen duen enpresak berak aurrez hots egin behar duela gogorarazi dute, eta inoiz ez direla ate joka joango lan hori egin beharra dagoela esanez. Beste azterketek ez dute balio ofizialik.