Euskal Herritik Mundura txapelketako bi partida Beasainen, igandean
Argentinan urrian jokatuko den Munduko Txapelketari begira, Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruko txapelketa da. Paleta larruz eta pala motzean partida bana jokatuko da.
Txapelketaren barruan Barakaldon jokatutako partida bateko irudia.EEPF Euskal Herritik Mundura Ampo Txapelketako partidak jokatuko dira igandean Beasainen, Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, 11:30ean hasita. Argentinan urrian jokatuko den Munduko Txapelketari begira, Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruko txapelketa da. Bi helburu ditu: hautatzaileei pilotariak lehian ikusteko eta baloratzeko aukera ematea eta Euskal Pilota Selekzioa herriz herri ikusgarri egitea. Beasaingo jaialdian bi partida izango dira: paleta larruz, Lopez de Muniain eta Sierra Unda eta Ibai Perezen aurka ariko dira; eta pala motzean, Altuna eta Del Rio Zubiri eta Ceniren aurka.













