Errege desfilean parte hartzeko izena eman daiteke
ZUMARRAGA // Urtarrilaren 5eko Errege desfilean parte hartzeko izena eman daiteke Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean abenduaren 22ra arte. Ezinbestekoa da 18 urtetik gorakoa izatea. Desfilea Zumarragako toki ezberdinetatik aterako da eta Herodesen ...
ZUMARRAGA // Urtarrilaren 5eko Errege desfilean parte hartzeko izena eman daiteke Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean abenduaren 22ra arte. Ezinbestekoa da 18 urtetik gorakoa izatea. Desfilea Zumarragako toki ezberdinetatik aterako da eta Herodesen pasartea irudikatuko dute guztiak elkartu ondoren, Trintxeran. Antiotik behera datorren taldearen iritsiera izan ohi da guztien artean ikusgarriena.