Jaiotzen erakusketa eta txistorra postua etzi Segurako plazan
SEGURA // Giro ederra izango da etzi eguerdian Segurako plazan. Izan ere, herriko haurrek gabonetako jaiotzen erakusketa jarriko dute; 12:00etatik aurrera izango dira ikusgai. Bestetik, gabonetako abestien emanaldia ere eskainiko dute haurrek. Gaztelek...
SEGURA // Giro ederra izango da etzi eguerdian Segurako plazan. Izan ere, herriko haurrek gabonetako jaiotzen erakusketa jarriko dute; 12:00etatik aurrera izango dira ikusgai. Bestetik, gabonetako abestien emanaldia ere eskainiko dute haurrek. Gaztelekukoek, berriz, txistorra postua jarriko dute plazan bertan, San Tomas egunaren harira.