Muslariak Lazkaon elkartuko dira bihar
Lazkaoko Moskorrak mus txapelketaren 34. ekitaldia bihar jokatuko da. Muslari ugari elkartuko dira, Goierriko proba zaharrenetakoan. Irabazleek 1.200 euroko saria jasoko dute. Zortzi lehenek dute oparia.Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa bihar j...
Lazkaoko Moskorrak mus txapelketaren 34. ekitaldia bihar jokatuko da. Muslari ugari elkartuko dira, Goierriko proba zaharrenetakoan. Irabazleek 1.200 euroko saria jasoko dute. Zortzi lehenek dute oparia.
Goierriko mus txapelketa jendetsuenetakoa bihar jokatuko da, Lazkaon. Moskorrak mus txapelketaren 34. ekitaldia da. Jokoa 16:30etik aurrera da, eta izenak hartzen 15:30ean hasiko dira antolatzaileak, Gerriko elkartearen parean, plazan. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da. Herri guneko tabernetan eta elkarteetan banatuko dituzte muslariak, jokatzeko.Jokoa zortzi erregera izango da, zortzi hamarreko hiru jokora. Goierriko txapelketa zaharrenetariko bat ere bada, gaur egun jokatzen direnen artean.
Garaileentzat 1.200 euro
Sari oparoak ipini dituzte, beste behin. Bikote txapeldunak 1.200 euroko diru saria eskuratuko du, txapelez gain. 600 euro, 300 eta 150 jasoko dituzte 4.era artekoek. Hurrengo lau bikoteentzat ere saria badago: bi arkume, bi kaxa ardo, bi oilasko eta bi botila ardo, eta bi tarta.
Bikote misto onenak eta herriko lehenak bina txuleta ditu.