Badator, zakua bete-bete eginda
Kantu-eskeak egongo dituzte herri gehienetan bihar goizean zehar, eta arratsaldean hasiko da Olentzero herriz-herri urteroko bisita egiten, Maridomingirekin batera gehienetan.Dagoeneko, Euskal Herriko haur gehienek bidali edo eskura eman diote gutuna O...
Kantu-eskeak egongo dituzte herri gehienetan bihar goizean zehar, eta arratsaldean hasiko da Olentzero herriz-herri urteroko bisita egiten, Maridomingirekin batera gehienetan.
Dagoeneko, Euskal Herriko haur gehienek bidali edo eskura eman diote gutuna Olentzerori, eta egin beharrekoak eginda daude: Ondo edo gaizki portatu, jada ez dago atzera bueltarik.Karga-karga eginda darabilki zakua jada Olentzerok, eta halaxe etorri zen Beasaingo Igartza Momunemtu Multzora pasa den ostiralean ere, zaku eta guzti. Biharko gaua soilik izango du barruan dituen opari guztiak banatzeko.
Aurrez, ordea, herri askotara bixita egingo du, Maridomingirekin batera, gehienetan. Haurren nahi eta desioak entzuteko gogotsu daude, eta baita utzi ezinean dabiltzanen txupeteak jasotzeko ere.
Goizean, kantu-eskeak
Olentzerori eta Maridomingiri etorrera gehienak arratsaldean egingo dizkiete. Goizean zehar, berriz, kantu-eskeak izango dira han eta hemen: Presoen aldeko kantu-eskeak, haurrenak, eskoletakoak, abesbatzenak…
Kaleak Gabon doinuz jantziko dira, eta baita urtean zehar sarri festatik urrun gelditzen diren baserri-inguruak ere.













