Umorea eta krisia eskutik doaz denboraldi berriko antzezlanetan
Euskal Herrian ekoitzitako antzezlanak dira gehienak. Mikel Laboaren begietatik ikusten duen 'Zazpi aldiz elur lana' aurkeztuko dute. Goierriko aktoreak ere izango diraUrretxuko eta Zumarragako Udalek elkarlanean antolatzen duten antzerki denboraldiare...
Euskal Herrian ekoitzitako antzezlanak dira gehienak. Mikel Laboaren begietatik ikusten duen ‘Zazpi aldiz elur lana’ aurkeztuko dute. Goierriko aktoreak ere izango dira
Urretxuko eta Zumarragako Udalek elkarlanean antolatzen duten antzerki denboraldiaren egitaraua aurkeztu dute. Otsailean hasi eta abendura arte zortzi antzezlan ikusi ahal izango dira Zumarragako Zelai Arizti aretoan, gehienak Euskal Herrian ekoitziak. Krisi ekonomikotik harago, antzezlan batek baino gehiagok gizarte krisia izango du hizpide, hala umoretik nola dramatik.Krisia ez da baina, antzerki sormenak Zumarragara eramango duen gai bakarra. Besteak beset, Mikel Laboaren inguruan Tanttakak sortutako Zazpi aldiz elur obra taularatuko dute Zelai Ariztin eta Dora Salazar artistaren lanaren zein Garbi Losada sortzailearen dramaturgiak bat eginda sortutako Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana ere ikusi ahal izango da.
Bestelakoan, gizakiaren nora eza, justizia, beldurrak Distancia siete minutos antzezlana eta Euskal Herriko kantugintzaren historia umorearen betaurrekoetatik begiratuta ikusten duen Koka Kola eta barea lanak izango dira ikusgai.
Denboraldi honetan Goierriko bi aktore igoko dira Zelai Ariztiko taula gainera: Joseba Apaolaza (Urretxu, 1960) Pankreas antzezlana eta Sara Cozar (Ordizia, 1980) Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana.
Denboraldirako bonuak
Bonuen salmentari datorren astelehenean ekingo diote. Asteartean, urtarrilak 13, 2014ko bonua bere horretan utzi eta berritu nahi dutenei jarri diete hitzordua. Bonuak berritzeko Zelai Arizti kultur etxera jo beharko dute 10:00-13:30 eta 17:00-20:00 ordutegian. Urtarrilaren 15ean, osteguna, 2014ko bonua edukita ere, aldaketaren bat egin nahi dutenen txanda da; ordutegia: 10:00-13:30 eta 17:00-20:00. Bi kasuetan aurreko urteko bonua eraman beharko dute. Aurten lehenengo aldiz bonua egin nahi dutenek edo soilik euskarazko antzezlanetarako bonua nahi dutenek urtarrilaren 17an, larunbata, jo beharko dute goizez kultur etxera.













