Korrika antolatzeko lan batzordeak osatzen ari dira Goierrin herriz herri
Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du Korrika 19k, Euskahaldun lemapean. Oriandik bi hilabete falta badira ere, lan batzordeak osatzen ari dira dagoeneko egitasmoa antolatzeko. Horretarako, herriz herri bilerak egiten ari dira, edizio hone...
Goierrin joan den astean hasi ziren bilerak. Atzo Seguran eta Lazkaon egin zituzten. Etzi Ormaiztegin egingo dute bilera, 18:30ean, udaletxean. Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako Korrika Batzordea osatuko dute bilera horretan. Zegaman, berriz, datorren asteartean bilduko dira, 18:30ean, udaletxean.
Aurtengo mezuak euskaraz bizitzeko ahalmena norberaren baitan dagoela aldarrikatzen du: «Norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori».













