Legorretan 1.480 euro eta 628 kilo janari bildu dituzte
LEGORRETA // Abenduaren 27an Legorretan burutu zen elkartasun azokan bildutakoen kopuruak aurreko astean jakinarazi zituen udalaren Ongizate batzordeak. 628 kilo janari (400 kilo zen helburua), eta 1.480 euro eman dituzte legorretarrek. Herritarrek esk...
LEGORRETA // Abenduaren 27an Legorretan burutu zen elkartasun azokan bildutakoen kopuruak aurreko astean jakinarazi zituen udalaren Ongizate batzordeak. 628 kilo janari (400 kilo zen helburua), eta 1.480 euro eman dituzte legorretarrek. Herritarrek eskuzabaltasuna eskertu du udalak. Cabo Verden baratze solidarioak garatzeko bideratuko da dirua, eta janaria Legorretan beharrean diren familien artean banatuko dute, lehen mailako gabeziak asetzeko.