Autobus geltokiak aldatuko dituzte Idiazabalgo jaietan
IDIAZABAL // San Blas jaiak direla eta, autobusak ez dira ohiko geltokian geratuko egun batzuetan. Etzi goizean, herri krosa dela eta, Ampo-Poyam errotondan geratuko dira Lurraldebus-Goierrialdea autobusak; arratsaldean, berriz, farmazi ondoko geltokia...
IDIAZABAL // San Blas jaiak direla eta, autobusak ez dira ohiko geltokian geratuko egun batzuetan. Etzi goizean, herri krosa dela eta, Ampo-Poyam errotondan geratuko dira Lurraldebus-Goierrialdea autobusak; arratsaldean, berriz, farmazi ondoko geltokian. Otsailaren 3an ere Ampo-Poyam errotondan geratuko dira Lurraldebusekoak, 10:00etatik 13:00etara. Bestalde, Burundesa enpresako autobus guztiak Benta Txikin geratuko dira etzi eta otsailaren 3an.