Elkarrekin eta elkarrentzat lanean
Datozen egunetan 2015eko kobraketa egingo du Goierriko Hitzak eta GoiBerrik. Euskarak aurrera egin dezaten tresna estrategikoak dira komunikabideak. Harpidedun izateak saria du.Goierritarrei esker, urte bete gehiago bete dute dagoeneko Goierriko Hitzak...
Datozen egunetan 2015eko kobraketa egingo du Goierriko Hitzak eta GoiBerrik. Euskarak aurrera egin dezaten tresna estrategikoak dira komunikabideak. Harpidedun izateak saria du.
Goierritarrei esker, urte bete gehiago bete dute dagoeneko Goierriko Hitzak eta GoiBerrik. Hitzak 11 urteko ibilbidea hasi du eta GoiBerrik laugarrena. Harpidedunei eta publizitatea iragartzen duten merkatariei esker izan da posible egunez egun lanean aritzea. Gurpilak biraka jarrai dezan ezinbestekoa da elkarrekin bidea egiten jarraitzea. Goierrik eta euskarak aurrera egin dezaten, tresna estrategikoak dira komunikabideak.Egunero kalitatezko informazioa emateko, gero eta eskaintza osoagoa egiteko saiakera etengabea da. Egunkariaz eta astekariaz gain, Interneten ere gero eta leku garrantzitsuagoa hartzen ari dira goierri.hitza.eus, goiberri.hitza. eus eta otamotz.com webguneak. Sare sozialetan ere jarraitzaile gehiago dauzkagu, goierritarren informaziorako erreferentzia bilakatuz.
Kobraketa eta zozketa
Proiektuek garatzen jarrai dezaten eta proiektu berriak sortzen jarraitzeko, goierritarren babesa eta laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa da. Harpidetza bakoitzak asko esan nahi du guretzat.
Datozen egunetan, 2015. urteko kuota kobraketa egingo da eta aurtengo kuotak hauek izango dira: Goierriko Hitzako harpidetza 76 euro, GoiBerrikoa 44 euro, eta bien harpidetzari dagokiona, 91 euro. Ordainketa transferentzia bidez egin nahi duenak faktura jasoko du datozen egunetan etxean. Bertan agertuko da zein kontu korrontetan egin daitekeen ordainketa. Beasaingo (Oriamendi 32) eta Urretxuko (Iparragirre, 11) bulegoetan ere ordaindu daiteke.
Kobraketa kanpainarekin lotuta, Debako (Gipuzkoa) Arriola Txiki landetxean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia zozkatuko dugu harpidetza kontu korronte bidez ordaintzen duzuenon eta atariko giltza ematen eta dagoeneko emanda duzuenon artean. Lerro hauen bidez, urteko kuotaren kobraketa egiteko kontu korronte zenbakia ematera animatu nahi zaituztegu, kobraketa lanak errazteko.
Harpidedunen abantailak
Harpidedun izateak abantailak ditu: deskontuak eskeletan, zorion agurretan eta Hitzako materialean, ikuskizunetako sarreren eta oparien zozketetan parte hartzeko aukera….
Martxoan harpidedunek harpidedun txartel berria jasoko dute etxean.













