Errigorak Nafarroako oliba olioa eskatzeko kanpaina abiatu du
Udazkenean Nafarroako produktu sorta dastatu ondoren, proposamen berria dakar Errigorak. Bihartik hasita martxoaren 4ra bitartean oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da.Ohikoetatik kanpo dagoen merkaturatze bidea eraikitzeko asmoz ari da lanea...
Ohikoetatik kanpo dagoen merkaturatze bidea eraikitzeko asmoz ari da lanean Errigora. Iaz 30 bat herritan zabaldu zen egitasmoa. 30.000 litro olio eta 50.000 kontserba ontzi heldu ziren 1.500 sukaldetara. Aurten, berriz, Errigoraren sarea sendotuta, 50 herritan eskainiko dute bat egiteko aukera.
Kanpainen baitako keinuez harago, «kontsumo ohiturak birplanteatu» eta urrunekoen ordez, urte osoan bertako jakiak kontsumitzeko ohitura sustatu nahi dute. Horretara dator #Eskutikeskura kanpaina, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera, despentsa urte guztirako betetzeko.
Otsailean oliba olio bidoiak eskatzeko aukera izango bada, maiatzean kontserba loteek hartuko dute txanda. Eskaerak bi eratan egin ahal izango dira: 50 herriotan banatuko den eskuorria betez, ala sareko inprimakiaren bidez. Bost litroko olio ekologiko bidoiak 28 euro balioko ditu; konbentzionalak, berriz, 20 euro. Aurretik zehaztutako guneetan jaso ahal izango dira ondoren produktuak, jakinaraziko dute egutegia eta ordutegia.













