Goierriko ESIko pediatria sailak 30. urtemuga ospatuko du
Datorren larunbatean, Goierriko ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) pediatria sailak jaialdia egingo du Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Saila nahiz Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte betetzen diren honetan, ospitalean zein ESIak hartzen dit...
Topaketa horretan ESIak antolatutako marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, 11:00etatik aurrera. Lehiaketan Ataun, Beasain, Gabiria, Lazkao, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Azpeitiako zenbait ikastetxeetako haurrek parte hartu dute. Hain zuzen, LHko laugarren mailako ikasleek bidali dituzte beren lanak; guztira, 218 marrazki.
Larunbateko ekitaldian lehiaketako lehenengo saria Haztegi Ikastolako (Legazpi) Maialen Osinaldek jasoko du Alai eta goxo barruan eta kanpoan lanagatik. Bigarren saria Joxemiel Barandiaran (Ataun) ikastetxeko Onintza Sukiari emango diote, Eskerrik asko horren ondo zaintzen nauzuelako lanagatik.
Sari banaketaren ondoren Joaquin Fuentes Biggi haur psikiatrak hitzaldia egingo du Zelai Ariztin. Psikiatraren hitzaldiaren titulua da: Haurren buruko osasuna eta gaztaroa 30 urteren buruan. Fuentes Biggi haur psikiatriaren esparruan nazioartean puntan lanean ari den psikiatra da. Hitzaldia nahiz ekitaldi osoa irekia dira. Ondoren, pediatria alorrean ari diren eta aritu diren profesionalek elkarrekin bazkalduko dute.













