Gabirian jokatu dute asteburuan Goierriko bola txapelketako lehen proba
Larunbatean hasi zen XXVII. Goierriko bola txapelketa. Gabirian jokatu zuten lehen jardunaldia, eta Joakin Izagirre segurarra izan zen garailea. 47 birla bota zituen Izagirrek. Bigarren postuan geratu zen Patxi Arrondo, hura ere 47 birlarekin. Hirugarr...
Datozen asteetan jarraituko du Goierriko bola txapelketak. Martxoaren 14an Olaberrian jokatuko dute, 21ean Zerainen eta 28an Idiazabalen. Apirilean beste bi jardunaldi izango dira: 11n Mutiloan eta 18an Legazpin. Finala, berriz, Seguran jokatuko dute, apirilaren 25ean. Txapelketako proba guztiak 10:30etik 11:30era izango dira goizean, eta 16:30etik 17:30era arratsaldean.
Lehendakari txapelketa
Larunbatean Gabirian, eta igandean, berriz, Idiazabalen izan zuten hitzordua Goierriko bolazaleek. Gipuzkoako Lehendakari txapelketa hasi zen igandean Idiazabalgo bolatokian. Juan Ramon Aramendik irabazi zuen proba, 49 birlarekin. Jose Angel Belaunzaran, Patxi Arrondo eta Pedro Agirrek lortu zituzten bigarren, hirugarren eta laugarren postuak, 48 birla botata. Emakumezkoen artean, berriz, Aitziber Makazaga izan zen irabazlea, 40 birlarekin. Bigarren eta hirugarren geratu ziren Beatriz Unanue eta Rosa Santos, biak 37 birlarekin.













