Memoria suspertzeko tailerra egingo dute, gaur hasita
LEGORRETA // Memoria galtzea ekiditeko, memoria hobetzeko zer egin, nola entrenatu... ikasteko tailerra antolatu dute Legorretan. Guztira, 20 orduko ikastaroa izango da, gaur hasi eta maiatzaren 21era arte, 17:30etik 20:00etara, ostegunero, Patxi Ezki...
LEGORRETA // Memoria galtzea ekiditeko, memoria hobetzeko zer egin, nola entrenatu… ikasteko tailerra antolatu dute Legorretan. Guztira, 20 orduko ikastaroa izango da, gaur hasi eta maiatzaren 21era arte, 17:30etik 20:00etara, ostegunero, Patxi Ezkiaga kultur etxean. 25 urte baino gehiagoko edonork egin ahalko du ikastaroa, eta doan izango da. Izena kultur etxean bertan eman behar da.