Galera handiak eragin dituzte lapurrek Aldanondo enpresan
Aldanondo Gaztak enpresak Olaberrian duen banaketa-zentro nagusian lapurreta handia egin zuten, larunbatetik iganderako gauean. Alarma ezeztatu eta «ate guztietako sarrailak» hautsita sartu ziren lantokira. Bi furgoneta eraman zituzten lapurrek, gazt...
Enpresako arduradun Mikel Aldanondok atzo jakinarazi zuenez, 200.000 euroko galera eragin izango die lapurretak, lehenengo kalkuluen arabera.
Larunbat eguerdian utzi zuten langileek enpresa, eta igande goizean hots egin zieten Ertzaintzatik, lapurreta egin zietela abisu emateko. Aldameneko lantoki batekoak jabetu ziren, biltegiko atea parez pare irekita zegoelako. Olaberrian Ihurre auzunean du Aldanondok zentrala, saltoki handien gunean.
Sartzeko erabili zuten modua ere harrigarri iruditu zaie arduradunei. Lantokiaren aurrealdeko atetik sartu ziren, baina inguruan dauden sarraila guztiak puskatu ondoren. Ate batzuk blokatzeko, barrutik «barrikadak» jarri zituztela ere gaineratu du Aldanondok.
Ibilgailu bat Etzegaraten
Jakiz eta produktuz betetako bi furgoneta eraman zituzten. Igandean Etzegaraten aurkitu zuten ibilgailu bat. Produktu haiek berreskuratu dituzte.













