Sagardo Eguna eta erromeria
Bihar arratsaldean II. Sagardo Eguna egingo dute Legorretan, herriko hiru elkarteek antolatuta. Irrintzi Alai dantza taldeak erromeria antolatu du, eta 19:00etan hasiko daBigarren urtez, Sagardo Eguna antolatu dute Legorretako hiru elkarteek: Bilkoin, ...
Bihar arratsaldean II. Sagardo Eguna egingo dute Legorretan, herriko hiru elkarteek antolatuta. Irrintzi Alai dantza taldeak erromeria antolatu du, eta 19:00etan hasiko da
Bigarren urtez, Sagardo Eguna antolatu dute Legorretako hiru elkarteek: Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jo Ta Ke. Bihar izango da, 18:00etatik aurrera. Hiru euroan salduko dituzte edalontziak, eta hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da: Aulia, Setien, Irigoien, Zabala, Herrero, Urbitarte, Petritegi, Rufino, Isastegi, Barkaiztegi eta Lizeaga. Sagardoa edateaz gain, zerbait jateko aukera ere izango da biharkoan. Pintxoak salduko dituzte euro batean.Bestalde, Sagardo Egunarekin batera, Erromeri Biraren barruko erromeria ere antolatu dute biharko Legorretan. Goierriko hainbat herritan ari dira erromeriak egiten, eta Legorretaren txanda izango da bihar. Irrintzi Alai dantza taldeak antolatu du, eta 19:00etan hasiko da.
Hainbat herritarrek euskal dantzen ikastaroan parte hartu dute, eta biharko erromerian izango dute ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Dena den, herritar guztiak daude gonbidatuta dantza egitera.













