Olaberriko Aizpea gaztandegiak, saria Erroman
Olaberriko Aizpea gaztandegiak hirugarren saria lortu du Erromako Premio Roma lehiaketa entzutetsuan.Sari banaketa ekitaldia larunbatean egin zuten eta bertan Aizpea gaztandegiko Elixabete Arrillagak parte hartu zuen. Aizpeakoek beren latxa ardien esne...
Sari banaketa ekitaldia larunbatean egin zuten eta bertan Aizpea gaztandegiko Elixabete Arrillagak parte hartu zuen. Aizpeakoek beren latxa ardien esnea erabiltzen dute gazta egiteko. Idiazabal Jatorri Izendapenaren kontseiluko eta Artzai Gazta elkarteko kideak dira. Olaberriko gaztagile hauek gazta artisau erara egiten dute.
Erromako lehiaketa Italiako hiriburuko Merkataritza Ganberak antolatzen du eta ospe handia du Europa osoan. Aurten, Galarretako (Araba) Azkarra gaztandegia ere saritu dute. Arabarrek bigarren saria eskuratu dute.
Idiazabal Jatorri Izendapenaren kontseiluak saritutako bi gaztandegien lana goraipatu du. Aizpeakoei buruz, ilusioarekin eta lan txukuna eginez garrantzi handiko sariak lortzen ari direla esan dute.
Esker ona
Zorionak eman nahi dizkiete gaztagileei. «Harro sentitzen gara hemen eta hemendik kanpo aitortuak izateagatik. Batez ere nazioarteko sariak lortzeagatik zoriontzen ditugu, jakinik gure artzainen eta gaztagileen lan ona hemendik kanpora ere ezin hobeto baloratzen dutela».













