Urretxu-Zumarragan etzi arte utz daitezke lehiaketako margoak
URRETXU-ZUMARRAGA // Bi urtean behin Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatzen duten pintura lehiaketako lanak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da. Urretxuko Aizpuruenea kultur etxera eraman behar dira margo-lanak. Sari banatze ekitaldia ekainaren...
URRETXU-ZUMARRAGA // Bi urtean behin Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatzen duten pintura lehiaketako lanak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da. Urretxuko Aizpuruenea kultur etxera eraman behar dira margo-lanak. Sari banatze ekitaldia ekainaren 20an egingo dute, Lizarazu aretoan. Bi udalek elkarlanean sortu zuten lehiaketa, orain urte asko. Urtean behingoa zen lehen, bi urtero egiten da orain.