Sega ligaxka Tolosan amaituko da, Imaz eta Mitxelena buru
GOIERRI // Almitza segalari elkarteak antolatu duen Euskal Herriko Bakarkako VII. Ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia Tolosan da, larunbatean. Iurramendiko zelaietan ariko dira segalariak, 17:00etan hasita. Bixente Mitxelena eta Alaitz Imaz dir...
GOIERRI // Almitza segalari elkarteak antolatu duen Euskal Herriko Bakarkako VII. Ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia Tolosan da, larunbatean. Iurramendiko zelaietan ariko dira segalariak, 17:00etan hasita. Bixente Mitxelena eta Alaitz Imaz dira txapela janzteko faborito, gizonetan zein emakumetan, lehen bi saioak irabazi ostean. Europako Txapelketan Euskal Herriarekin zein segalari ariko den ere aukeratuko dute, sailkapenaren arabera.