Laugarrena ere altxatu du Irene Paredesek
Denboraldia amaitzeko, laugarren kopa lortu du Irene Paredes legazpiarrak Bartzelonako taldearekin, Europako Champions-a irabazita.
Espainiako Superkopa, Liga eta Erreginaren Kopa altxatu eta gero, laugarren titulu handiaren jabe egin da Irene Paredes legazpiarra Bartzelona futbol taldearekin, asteburuan Champions League txapelketa irabazita. Bartzelonakoek 4-0 irabazi zioten Olympique de Lyon taldeari, larunbatean Oslon (Nervegia) jokatutako partidan.
Irene Paredesek taldekideekin ez ezik, familiarekin ere ospatu zuen zelaian garaipena.














