Beasaingo Plazape tabernak garagardo artisau azoka antolatu du ostiral honetarako, San Inazio egunerako. Zortzi garagardo dastatu ahal izango dira. Gainera, afariak emango dituzte eta rock eta blues kontzertua egongo da.Azoka 18:30etik 22:30era egingo ...
Beasaingo Plazape tabernak garagardo artisau azoka antolatu du ostiral honetarako, San Inazio egunerako. Zortzi garagardo dastatu ahal izango dira. Gainera, afariak emango dituzte eta rock eta blues kontzertua egongo da.
Azoka 18:30etik 22:30era egingo dute, Loinazko San Martinen plaza azpian. Zortzi garagardo dastatu ahal izango dira: Oiartzungo Mala Gissona, Donostiako Gross, Gasteizko Garagart, Noaingo Naparbier, Kantabriako Portus Blendium, Burgoseko Marbi eta Valladolideko Milana eta La Loca Juana. Ekoizleek beraiek zerbitzatuko dituzte garagardoak.
Zuritoak zerbitzatuko dituzte, 1,5 euroan, eta hala bertaratzen direnek garagardo guztiak dastatu ahal izango dituzte. Jateko aukera ere egongo da. Antolatzaileek hanburgesak eta urdaiazpikoa eskainiko dituzte. Hanburgesek 5 euro balioko dute. Gainera, 21:30ean rock eta blues kontzertua egongo da.
Zinea ere bai
Artisau erara egindako garagardoak modan daude. Ordizian eta Urretxun ere azokak antolatu dituzte. Urretxuko antolatzaileetako batek Plazapeko Felix Huizirekin lan egin zuen eta bera izan zen, hain zuzen ere, Beasainen azoka antolatzea proposatu ziona. Plazape udalarena da eta esleipendunak ekitaldiak antolatu behar dituzte. Abuztuko azken ostiralean, 22:00etan, zine emanaldia egongo da.