Olaberriko gizarte zentroan gaztaina jana bihar daukate
OLABERRIA // Olaberriko Gizarte Zentroan, urtero egin ohi duten gaztaina jana biharko antolatu dute. 18:00etatik aurrera hasiko dira gaztainak banatzen, elkartean bertan. Aurten hogei urte bete dira, apirilean, auzo elkarte hori sortu zutela.













