Zegamako jubilatuen elkartean tokatutako Loteria, urtarrilerako
ZEGAMA // Gabonetako Loteriaren zozketan jokatutakoa tokatu da Zegamako Jubilatuen elkartean. Hori dela eta, Gabonetan jokatutako diru kopuru bera urtarrilaren 6an egingo den zozketan jokatzea erabaki dute. Gabonetan jokatutako zenbaki bera izango da u...
ZEGAMA // Gabonetako Loteriaren zozketan jokatutakoa tokatu da Zegamako Jubilatuen elkartean. Hori dela eta, Gabonetan jokatutako diru kopuru bera urtarrilaren 6an egingo den zozketan jokatzea erabaki dute. Gabonetan jokatutako zenbaki bera izango da urtarrilean erabiliko dena: 62490. Elkartetik eskatu dute Gabonetako loterian jokatu dutenek beren partizipazioa gordetzeko.