Eslovakiaren eta Euskal Selekzioaren arteko neurketa, Antzizarren
Bi goierritar daude deialdian, ordiziarrak biak: Elorri Garcia eta Sara Elzaurdi.
Eslovakiako 20 urtez azpiko taldea Antzizarren entrenatzen, asteazkenean.BKL Gazteen goi mailako saskibaloi partida ikusteko aukera izango da gaur Antzizar kiroldegian (19:00), Euskal Saskibaloi Federazioak eta BKL klubak, udalaren laguntzarekin, Euskal Selekzioaren eta Eslovakiaren arteko partida antolatu baitute, 20 urtez azpiko nesketan.
Asteazkenean iritsi ziren Beasainera Eslovakiako selekzioko kideak, atzo Zarautzen neurtu zituzten indarrak bi selekzioek, eta gaur Antzizarren izango da neurketa. Maiatzaren amaieran udaletxean egindako aurkezpenean Koldo Arsuaga Euskal Saskibaloi Federazioko ordezkariak azaldu zuen bezala, urteak dira bi selekzioak elkarlanean ari direla.
Bi goierritar daude deialdian, ordiziarrak biak: Elorri Garcia eta Sara Elzaurdi. Haiez gain, jokalari hauek ariko dira Euskal Selekzioarekin: Uxue Arizti, Mireia Rubio, Oihane Rodriguez de Yurre, Alazne Canalez, Dayana Gutierrez, Noa Romaña, Ione Agirre, Naia Zubiaga, Ane Zubiaga eta Nahia Esnaola.













