Zegamako mendi elkarteak aurtengo lehen irteera egin du
ZEGAMA // Zegamako Amezti mendi elkartekoak igandean Zerainera egin dute mendi irteera. Zegamatik Barbari auzora joan, eta ondoren, basoetatik barrena Zerainera iritsi ziren. Hamaiketakoa egin ondoren Zegamara itzuli ziren. Hurrengo irteera Aitxuri Her...
ZEGAMA // Zegamako Amezti mendi elkartekoak igandean Zerainera egin dute mendi irteera. Zegamatik Barbari auzora joan, eta ondoren, basoetatik barrena Zerainera iritsi ziren. Hamaiketakoa egin ondoren Zegamara itzuli ziren. Hurrengo irteera Aitxuri Herri Eskolako ikasleekin egingo dute Iruñeko Rokopolis eskalatze aretora, hilaren 24an.