'Bitcoin' kutxazaina Legorretan
Gipuzkoako lehenengo 'bitcoin' kutxazaina jarriko dute N-1 errepidearen ondoan Legorretan dagoen zerbitzugunean. Moneta sare bat da, eta horren bidez erosketak egin daitezke jada.Gipuzkoako lehenengo bitcoin kutxazain automatikoa gaur arratsaldean jarr...
Gipuzkoako lehenengo ‘bitcoin’ kutxazaina jarriko dute N-1 errepidearen ondoan Legorretan dagoen zerbitzugunean. Moneta sare bat da, eta horren bidez erosketak egin daitezke jada.
Gipuzkoako lehenengo bitcoin kutxazain automatikoa gaur arratsaldean jarriko dute Legorretako Garikano auzoan, N-1 errepidearen ondoan dagoen zerbitzuguneko jatetxean. «Bankuko kutxazainen antzekoa da», azaldu du jatetxeko arduradunak.Bitcoin-a 2009. urtean sortutako moneta sare bat da, birtuala, enkriptatua, deszentralizatua eta kode irekikoa. Bitcoin-ek kode batzuk sortzen ditu, eta horien bidez mugikorrean eta ordenagailuan «kartera elektroniko bat» sortzen da. Horrela, erosketa egiterakoan kode horiek erakustearekin edo apuntatzearekin nahikoa da mundu osoan ordaintzeko aukera izateko.
Geroz eta hedapen handiagoa izaten ari da, eta interneten bitcoin bidez ordaintzeko joera ere igotzen ari da. Dagoeneko enpresa gehiagok onartzen dute bitcoin bidezko ordainketa.
Diru aldaketa ahalbidetuz
ATM Bitcoin Exchange enpresak jarriko du kutxazain hau. Gipuzkoako lehena izango da. Gasteizen ere bada beste bat.
Kutxazainean bitcoin-ak diru tradizionalagatik aldatu ahalko dira. «Bitcoin-ekin ordaintzen dizutenean hemen aldaketa egin ahalko duzu», esan du arduradunak. Bitcoin batek ez du balio zehatza, momentuan dagoen eskaintza eta eskariaren araberakoa da. Gaur, 350 dolar baino gehiago balio du bitcoin batek. Hala ere, ez da bat osorik erosi behar; bitcoin laurdena, hamarrena… ere eros daiteke.
Etorkizunean 24 orduan irekita dauden zerbitzuguneetan, tren eta autobus geltokietan eta aireportuetan horrelako kutxazainak egongo direla uste du jatetxeko arduradunak.













