Olaberriko palariek bi partida irabazi dituzte Ohorezkoan
OLABERRIA // Elkarteen Euskal Herriko pala motz txapelketan bikain hasi dute Olaberriko palariek. Jose Manuel Garridok eta Gari Arrietak —Oiangu taldean ari dira— jokatutako bi partidak irabazi dituzte, azkena zapatuan, Olaberrian, Adurtzar...
OLABERRIA // Elkarteen Euskal Herriko pala motz txapelketan bikain hasi dute Olaberriko palariek. Jose Manuel Garridok eta Gari Arrietak —Oiangu taldean ari dira— jokatutako bi partidak irabazi dituzte, azkena zapatuan, Olaberrian, Adurtzaren aurka (40-17). Realaren aurka dute hurrena, Atano III.ean.