Zegaman Lurdesko amabirjinaren eguna ospatuko dute gaur
ZEGAMA // Gaur Lurdesko amabirjinaren eguna da, eta urtero bezala, Zegamako Aizkorri jubilatu elkartekoek festa antolatu dute. 17:00etan meza egongo da jubilatuen elkartean bertan eta ondoren, txokolate beroa emango diete bertaratzen diren guztiei. Jub...
ZEGAMA // Gaur Lurdesko amabirjinaren eguna da, eta urtero bezala, Zegamako Aizkorri jubilatu elkartekoek festa antolatu dute. 17:00etan meza egongo da jubilatuen elkartean bertan eta ondoren, txokolate beroa emango diete bertaratzen diren guztiei. Jubilatu elkarteak martxoan egingo du batzar orokorra eta kuotak ere kobratuko dituzte.