Aztiriko mendi lasterketarako izen-ematea zabalik dago
Uztailaren 19an izango da. Aurten 20. edizioa beteko du, eta Goierri Kopan sartu da sprint modalitatean.
Iazko lasterketaren emakumezkoen podiuma. Gotzon Aranburu Uztailaren 19an egingo da aurten Aztiriako mendi lasterketaren 20. edizioa, 12 kilometroko luzera eta +745 metroko desnibeleko ibilbidearekin. Aurten ere, Haizaleku eta Otaño mendi tontorrak igaroko ditu.
Izen-ematea zabalik dago www.kronoak.com webgunea, eta uztailaren 16an itxiko da.
Aurten Goierri Kopan sartu da lasterketa hau sprint modalitatean, eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat dohaintza egingo dute eta Etiketa Berdearen komunitatean sartu da. Gainera, 20. urteurrenaren aitzakian, sari bereziak banatuko dituzte.













