Goierriko Kopako 3. final-laurdena astelehenean da
OLABERRIA // Azken txanpan sartzen ari da Goierriko 6. Kopa pala motz txapelketa. Lehengo astelehenean final-laurdeneko bi partida jokatu zituzten, Olaberrian (han dira neurketa guztiak). B. Ibarguren-Letamendia 35 eta 20 nagusitu zitzaizkien Arrieta-Z...
OLABERRIA // Azken txanpan sartzen ari da Goierriko 6. Kopa pala motz txapelketa. Lehengo astelehenean final-laurdeneko bi partida jokatu zituzten, Olaberrian (han dira neurketa guztiak). B. Ibarguren-Letamendia 35 eta 20 nagusitu zitzaizkien Arrieta-Zurutuzari. Gero, J. Begiristain-G. Berasategik 35 eta 27 irabazi zieten Aranburu-M. Begiristaini. Final-laurdeneko hirugarren neurketa astelehenean 20:00etan jokatuko dute, Olaberriko pilotalekuan. Gelbentzu-M. Sanchez eta X. Ibarguren-Olaran ariko dira, aurrez aurre.