Mus txapelketa jokatuko dute etzi Mordoxka tabernan
ZEGAMA // Larunbat honetan, Karraztarro elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatuko dute, Mordoxka tabernan. Txapelketa 15:30ean hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek, 15:00etatik 15:30era bitartean joan behar dute, izena emateko.













