Goierriko pala txapelketaren finala igandean jokatuko dute
Paleta larruarekin jokatzen den Goierriko 6. Kopa pala txapelketa iritsi da azkenera. Otsailaren lehenean hasi eta bederatzi partida jokatu ondoren, igandean izango da finala, Olaberriko udal pilotalekuan, 10:30ean hasita.Beñat Ibargurene eta Zuhaitz ...
Beñat Ibargurene eta Zuhaitz Letamendia lehiatuko dira, bikote batean. Bestean, Xabier Ibarguren eta Imanol Olaran. Finalaurrekoetan puska bat eginda lortu dute txartela, biek ere.
Astelehenean, Ibarguren-Letamendiak 35 eta 33 gainditu zituzten Begiristain-Berasategi. Beste finalaurrekoan, Ibarguren-Olaran bikoak 35 eta 32 irabazi zion Arantzegi-Garridok osatutakoari.
Goierriko 6. Kopan 11 palari bikotek parte hartu dute, goierritarrak denak.
Gazteen erakustaldia
Finaleko jaialdian, Olaberriko lau gaztek beste partida bat jokatuko dute, paleta gomarekin, 22 tantora. Mikel Etxezarreta-Iker Garrido eta Jon Naldaiz-Xabier Naldaiz ariko dira, errebantxan.












