Amianto kutsaduragatik pentsio errekargua pagatu beharko du Arcelorrek
Gizarte gaietako Donostiako 1. Auzitegiak Olaberriko Arcelor zigortu du, hildako langile baten sendikoei errekargua ematera. Asviamieren arabera, lan ikuskariaren iritzia birrindu du epaiakArcelor Mittalen Olaberriko lantegiak amiantoaren eraginez 2014...
Gizarte gaietako Donostiako 1. Auzitegiak Olaberriko Arcelor zigortu du, hildako langile baten sendikoei errekargua ematera. Asviamieren arabera, lan ikuskariaren iritzia birrindu du epaiak
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak amiantoaren eraginez 2014ko otsailean hildako Marcos Pecharromanen alargunari eta ondorengoei pentsioaren %40ko errekargua eman beharko die. Donostiako gizarte gaietako 1. Auzitegiak aurreko astean atera zuen epaia, eta enpresak gaixotasunean ardura bazeukala ebatzi du, «amianto inguruneko lanean segurtasun eta garbitasun neurririk ez» zuelako jarri.Langile ohia garabi maneiatzaile zen eta altzairu lanketa ugaritan lan egin zuen, Olaberriko altzairutegian (orduan Aristrain), 1958tik 2000ra. Biriketako kartzinoma eta EPOC gaitzak garatu zituen, heriotza eragin ziotenak. «Produkzio prozesuan, lekukoek ziurtatzen duten bezala, hauts asko zeukaten, eta amiantoa isolatzaile bezala edo ukimen puntuetan erabiltzen zuten», adierazi du Asviamie amiantoaren biktimen Euskadiko elkarteak.
Urtetan amiantoa kentzeke
Epaiak nabarmendu du enpresak ez duela kreditatu 1958tik 1985era amiantoa erretiratu zuenik produkzio sistematik. 1985ean hasi ziren kentzen. Horrek lan ikuskatzailearen txostena hankaz gora botatzen duela esan du Asviamiek, haren postura «nabarmen» geratu dela gehituz, «garai hartan amiantoaren erabilerari buruz enpresari eska zekiokeen araudirik ez zegoela esan baitzuen».
Asviamiek epaia baleko jo du. «Segurtasun eta garbitasuneko oinarrizko neurrien legeak bete gabe jardun ziren, diktadurak berak enpresei eskatzen zizkienak». Epaiak Euskadiko Auzitegi Nagusiaren teoriarekin bat egin duela ere txalotu dute, hark 2011ko maiatzaren 3ko epaian ebatzi baitzuen 1958tik aurrera amiantoaz legedia izan zela. Errekarguak ez ordaintzeko Lan Ikuskaritzak erabili duen argudioa lurperatzen du horrek, 1984 arte ez zegoela baitzioen. Asviamieren ustez minbizien zioa estatzeko «isiltasun ituna» dago.













