Olaberriko udal gaiak sakelakoan jasotzeko aplikazioa sortu dute
Olaberriko Udalaren eta herritarren artean bi norabidetako komunikazioa ahalbidetuko duen aplikazio informatikoa garatu dute. OlaberriApp zerbitzuarekin, gailu elektronikoetan jaso ahalko dute olaberritarrek udal informazioa.Norbanakoek ere udalaren eg...
Norbanakoek ere udalaren eguneroko lanean parte gehiago hartzea lortu nahi du udalak tresna berriarekin. Zenbait gairen inguruan iritzia emateko aukera ere izango dute.
Sakelako telefonoetan, bidali eta aldi berean jaso ahalko dute edozein informazioren alerta-deia. Aplikazioa doan eta librea izango da.
Herritarrek oharrak bidali
Beste bidean, herritarrek udalari edozein gertaera, ohar edo jakinarazpen bidali ahalko diote, kokapena eta argazkiak gehituta.













