Gabiriako Gazte Asteburua jaia gaur hasiko da, Pettiren kantaldiarekin
'Gazteburue' hiru eguneko egitaraua prestatu du herriko gazte taldeak. Herrigintzan belaunaldien arteko lotura estutu nahi dute. Musikak pisu handia hartuko du bihar ere
Bihar, kirol apustua izango da. Bi korrikalarik Learregi aldapa igoko dute, Agerreko Askatik gora. Beste bikote bat bizikletan igoko da, Kortatik. Bazkaria Osinalde elkartean izango da, gero.
Arratsaldean ere musika-giroa izango da: Zopilotes taldeko Eneko Dorronsoro ataundarra eta Konejo ariko dira, baita Gari eta Iñaki trikitilariak ere. Gauean hiru taldek joko dute.
Gazte asteburura joateko, bihar Lurraldebus autobus zerbitzu berezia egongo da. Legazpi (21:00) eta Zumarragatik (geltokia, 21:05; eliza, 21:10) autobus bat aterako da, Gabiriara joateko. 03:00etan eta 05:00etan dira itzulikoak. Bestea Ordizia (20:00 eta 22:00), Beasain (20:10, 22:10) eta Ormaiztegitik (20:15, 22:15) igoko da. Itzulerakoak 02:00, 04:00 eta 06:00etan dira.













