Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa irekiko dute gaur Zumalakarregin
Inaugurazioa iluntzeko zazpietan izango da. Abuztuaren 23ra arte egongo da irekita, eta ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte. Erakusketak 90 dokumentu eta artelan biltzen dituDonostia 2016 hiriburutzaren barruan, bada proiektu bat Bake Ituna deitu...
Inaugurazioa iluntzeko zazpietan izango da. Abuztuaren 23ra arte egongo da irekita, eta ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte. Erakusketak 90 dokumentu eta artelan biltzen ditu
Donostia 2016 hiriburutzaren barruan, bada proiektu bat Bake Ituna deiturikoa. Proiektu horren helburua hauxe da: artearen historian zehar bakea nola irudikatu den aztertzea eta hausnarketa egitea. Erakusketa nagusiak Donostian jarriko dituzte, Koldo Mitxelena kulturunean eta San Telmo museoan. Hiriburutzaren proiektua lurralde osora zabaltzeko helburuarekin, ordea, erakusketa osagarriak ere antolatu dituzte. Horietako bat da gaur Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan inauguratuko dutena: 1839. Bergarako Besarkadaren aurrean: Keinua eta interpretazioa.Inaugurazioa gaur izango da, 19:00etan. Abuztuaren 23ra bitartean izango da erakusketa Zumalakarregin. Gero, Bergarako Laboratorium museora eramango dute. Ostiralero, bisita gidatuak egingo dituzte. Bestalde, erakusketaren harira, hainbat ekintza pedagogiko antolatu ditu Zumalakarregi museoak. Uztailaren 15ean, esaterako, Bergarako Besarkadaren ondorengo ospakizun festetan aurkeztutako dantzen inguruko tailerra egingo dute.
Zumalakarregiko erakusketak 25 museo eta dokumentazio zentrotako 90 artelan eta dokumentu biltzen ditu. Bartzelonatik, Madrildik, Toledotik zein Paristik ekarri dituzte dokumentuak.
Hiru zati nagusi ditu
Erakusketa hiru atal nagusitan banatuta dago. Hala azaldu du Mikel Alberdi komisarioak. Batetik, Bergarako Besarkadaren aurretik egindako bake itun saiakerak jasotzen dira. Bestetik, erakusketaren zati nagusia Bergarako Besarkadaren inguruko artelan eta dokumentazioak osatzen dute. Azkenik, bake ituna sinatzea nola ospatu zuten dokumentatu dute irudi zein agirien bidez. Esaterako, Juan Inazio Iztuetak 1840an aurkeztutako dantzen inguruko atal bat prestatu dute.
Alberdirekin batera,erakusketa aurkezten izan dira Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Pedro G. Romero Bake Ituna proiektuko komisarioa eta Pablo Berasategi Donostia 2016 hiriburutzako zuzendari orokorra.













