Amezti mendi taldeak herriko mugetatik ibilaldia egingo du larunbatean
Zegamako Amezti mendi taldeak duela 25 urte inguru egiten zen herriko mugetako ibilaldia berreskuratu du. Ibilaldia larunbat honetan egingo dute. Mendizaleak 08:00etan elkartuko dira, plazan. Maittegitik Barbari aldera joko dute. Ondoren, Arra- noaitz,...
Zegamako Amezti mendi taldeak duela 25 urte inguru egiten zen herriko mugetako ibilaldia berreskuratu du. Ibilaldia larunbat honetan egingo dute. Mendizaleak 08:00etan elkartuko dira, plazan. Maittegitik Barbari aldera joko dute. Ondoren, Arra- noaitz, Oazurtza, Andraitz eta Aizkorri arteko mugak zeharkatuko dituzte. Bukatzeko, Urbiara jaitsiko dira. Bertan lo egingo dute. Igandean Arantzazura jaitsiko dira eta Bidea 2016koekin elkartuko dira.