Ander Otegi zegamarra Euskadiko erlojupeko txapeldun
Naxara Odriozola beasaindarra hirugarren sailkatu da juniorretan. Urte askoren ondoren berriz ere antolatu du Bakarkako Erlojupeko Txapelketa federazioak. Aizarnazabalen jokatu da. Albistean, laburpen bideoa.
Maite Urteaga eta Ander Otegi izan dira txapeldunak afizionatuen mailan. Euskal Txirrindularitza Federazioa Ander Otegi Ariztimuño txirrindulari zegamarra (BBK-Euskadi) sasoiko dagoela erakusten ari da. Igandean Irunen errepide proba irabazi eta gero, atzo Euskadiko Bakarkako Erlojupeko Txapelketa irabazi zuen Aizarnazabalen. 21 kilometroko ibilbidea osatzeko 25:55:78 denbora behar izan zuen. Haren taldekide Kepa Ormazabal Galdos gabiriarra seigarren sailkatu zen, Otegirengandik minutu eta lau segundora.
Zegamarra ez da izan podiumean izan den goierritar bakarra. Junior nesketan, Naxara Odriozola beasaindarra hirugarren izan zen, Ane Zubeldia irabazlearengandik minutu eta berrogei segundora.
Urte askoren ondoren berriz ere antolatu egin da Euskadiko Federazioak bakarkako erlojupekoa, Gervaisen Oroimenezko klasikoa izenpean.













