Olaberrian prest dute San Joan Txiki festa, abuztu bukaerarako
Olaberriko Udalak zehaztu du San Joan Txiki festa-egunaren egitaraua. Ohiturari segiz, abuztuaren 29an ospatuko dute jai hori, aurten astelehenarekin.Goizean, 11:00etan, meza izango da Olaberriko elizan. Hamabietan mokadua zerbitzatuko dute. Arratsalde...
Goizean, 11:00etan, meza izango da Olaberriko elizan. Hamabietan mokadua zerbitzatuko dute. Arratsaldean, haurrentzat jolas parkea muntatuko dute, puzgarriekin eta apar festarekin. 15:00etatik 19:00etara egongo da.
Pilota partidak jokatuko dituzte jarraian, gazte mailako lau pilotarik. Peña-Garmendia bikotea Zubizarreta-Erasunen aurka lehiatuko da. 18:00etan hasiko da partida, udal pilotalekuan.
San Joan Txiki iluntze-gaua Egan musika taldeak alaituko du, Xabier Saldias kantariaren agur urtean. 19:30etik 20:30era joko dute lehenengo, eta 22:00etatik gauerdira arte gero.
Hegaluzea eta sagardoa
Abuztuaren 29ko festa borobiltzeko, udalak hegaluzea parrillan erreta eskainiko du, sagardoarekin batera. Dastaketa-afaria 20:30ean izango da.













