Andra Mari eguna ospatuko dute bihar mutiloarrek Liernin
MUTILOA // Lierniko ermitaren inguruan elkartuko dira bihar mutiloarrak, urteroko Andra Mari eguna ospatzeko. 11:30ean meza egingo dute;. ondoren, eta egun osoan, Elustondo anai-arrebak trikitilariekin erromeria giroa izango da Lierni gainean. Igand...
MUTILOA // Lierniko ermitaren inguruan elkartuko dira bihar mutiloarrak, urteroko Andra Mari eguna ospatzeko. 11:30ean meza egingo dute;. ondoren, eta egun osoan, Elustondo anai-arrebak trikitilariekin erromeria giroa izango da Lierni gainean. Igandean ere festak jarraituko du: txirrindu lasterketa, meza, toka lehiaketa, Elortza eta Larrañaga trikitilariak, herri bazkaria eta herri kirolak izango dituzte.