Bihar erromesaldia egingo dute Arantzazura
ERROMESALDIA // Legazpiarrek urteroko erromesaldia egingo dute bihar Arantzazuko baselizara. Lehenengo autobusa 07:30ean aterako da Saturnino Telleriatik Udanara; handik oinez joango dira. Amabirjinaren iturrian salda eta txorizoa banatuko dizkiete. Bi...
ERROMESALDIA // Legazpiarrek urteroko erromesaldia egingo dute bihar Arantzazuko baselizara. Lehenengo autobusa 07:30ean aterako da Saturnino Telleriatik Udanara; handik oinez joango dira. Amabirjinaren iturrian salda eta txorizoa banatuko dizkiete. Bigarren autobusa 10:00etan aterako da eta Arantzazuraino joango da. Arantzazun bazkalduko dute, eta 17:30ean hartuko dute bueltako autobusa. Bazkarirako eta autobusetarako txartelak udaletxean hartu behar dira.