I. Dantza Egunarekin dantza plazara atera nahi dute urriaren 15ean Seguran
Euskal Herriko dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira antolatu dute. Eskenatokitik kalera ekarri nahi dute dantza. XVI. eta XX. mendeko arropen erakusketa dago ArdixarranGoierritarrek agendan idazteko hitzordu berria dute urriaren 15ean: Segurak...
Euskal Herriko dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira antolatu dute. Eskenatokitik kalera ekarri nahi dute dantza. XVI. eta XX. mendeko arropen erakusketa dago Ardixarran
Goierritarrek agendan idazteko hitzordu berria dute urriaren 15ean: Segurako I. Dantza Eguna. Euskal Herriko dantza txapelketaren 40. urteurrenaren ospakizunen barruan, «txapelketatik harago, pilotalekuko eskenatokitik kalera eta plazara atera nahi dugu dantza; denon eskura jarri nahi dugu dantza», dio Eñaut Telleria Segurako alkateak. Udala eta Aspilla dantza taldea elkarrekin ari dira eguna antolatzen. 11:30ean, Polka erraldoiarekin hasiko da festa. Bertan erakutsiko dituzte dantzaren pausoak. Hortik aurrera, herriko txoko guztietan dantza izango da protagonista. «Konplexuak alde batera utzi eta adin desberdinetako jendea elkarrekin jarri nahi dugu dantzan», gaineratu du. Bazkaltzeko aukera ere egongo da. Arratsaldean, Baratze pilotalekuan, dantza jasoak hartuko du lekua. Bertan parte hartu nahi duten bikoteek irailaren 26ra arte dute txapelketan izena emateko aukera.Erakusketa Ardixarran
Urteurreneko ekitaldien harira, irailean eta urrian, Ardixarran, XVI-XX. mende arteko jantziak ikus daitezke, Iraultza dantza taldearen erakusketaren eskutik. Zazpi herrialdetako jantzien bilduma dago jarrita. Ostiraletan (17:30-19:30) eta larunbat, igande eta jaiegunetan ikus daiteke (11:30-13:30 eta 16:30-19:30).













