Kirol eta kultura ikastaroetako eskaintza plazaratu dute Lazkaon
Lazkaoko herrian ikastaro sorta prestatu dute, urtean zehar garatzeko, herriko elkarteek eta udalak. Kulturakoak eta kiroletakoak jakinarazi ditu udalak orain.Kirol arloan, Joxemiel Barandiaran Kiroldegian hastera doa 2016-17 denboraldiko eskaintza. Ia...
Kirol arloan, Joxemiel Barandiaran Kiroldegian hastera doa 2016-17 denboraldiko eskaintza. Iazko bidetik segita, honako ekintzak egin ahalko dira: pilates, barruko ziklismoa, aerobika, GAP, zunba, gaztetxoentzat funkya, gimnasia erritmikoa, soinketa eta adinekoei zuzendutako soinketa.
Barruko igerilekuan, berriz, igeriketa kurtso batzuk emango dituzte: haurrentzat nahiz helduentzat igeriketa ikastaroak, haurdun dauden emakumeentzat igeria (atzo hasi zen), haur txikien igeria eta igeriketa terapeutikoa.
Pilateseko ikastaroa irailaren 19an hasiko da, eta gainontzeko guztiak urriaren hasieran.
Kultura arloan ere ugari
Beste adarrean, hainbat ikastaro egin ahalko dira Lazkaon. Euskal dantzak Oin-Arin taldeak emango du, ostiraletan (19:00-20:00). Aretoko dantzak, sevillar dantzak, egur tailaketa eta orratz lanak dira udalaren eskaintzak.
Arerian, kiroldegian, Orobionen edo Aresoko etxean dira.













