Olaberriko jolas txokoa astegunetan egunero erabili ahalko da
Iaz ireki ondoren, bigarren ikasturtea hasiko du aurki Olaberriko jolas txokoak. Hiru urtetik 10era bitarteko haurrek erabili ahalko dute, 2006-2013 urteetan jaiotakoek. Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik.Udalak izena emat...
Udalak izena emateko epea jarri du, orain. Irailaren 5etik 23ra eman ahalko da. Izen-emate orria udaletxean hartu, bete eta jolas txokora bertara eraman behar da. Posta elektronikoz ere bidal daiteke (o.jolastxoko@outlook.es). Haur baten kuota 60 eurokoa da, bigarren senideagatik 45 euro ordaindu behar da, eta hirugarrenak edo hortik aurrerakoek ez dute pagatuko.
Haurrak berak erabakiko du zertan jolastu. Trebetasun sozialak eta lagun arteko nahiz gizarteratzeko harremanak sortzea eta sendotzea da helburua.













