Asteazkenean bilera egingo dute udaletxean, prozesua azaltzeko, 19:00etan.
Legazpiko Udalak parte hartze prozesu bat jarriko du martxan 2017ko udal aurrekontua osatzeko. Udalak aurrikusten du 300.000 euro izango dituela inbertsioetarako, eta herritarrek erabakiko dute zertan gastatu. Asteazkenean bilera egingo dute, prozesua azaltzeko. Udaletxean izango da, 19:00etan.
Parte hartze prozesuan, udalak 50.000 euro inguruko hainbat inbertsio proposatuko ditu. Proposamen horiek udal teknikariek aurrez aztertutakoak dira. Gero, herritarrek bozketa bidez erabakiko dute proposamen onartu ala ez. Bestalde, herritarrek ere egin ahal izango dituzte haien proposamenak.