Asteburuan Portugalgo Alpedrinha herrian izango den transhumantzia festan parte hartuko du Euskal Herriak ere. Idiazabalgo Axari taldeko dantzariak, Zegamako txistulariak, joaldunak, Idiazabalgo artzain gaztagileak (J. Aranburu eta Gaztiñaditxulo) iza...

Artaldea Urbiako zelaietan. // Argazkia: Gema Arrugaeta
Asteburuan Portugalgo Alpedrinha herrian izango den transhumantzia festan parte hartuko du Euskal Herriak ere. Idiazabalgo Axari taldeko dantzariak, Zegamako txistulariak, joaldunak, Idiazabalgo artzain gaztagileak (J. Aranburu eta Gaztiñaditxulo) izango dira Euskal Herria ordezkatuko dutenak. Hainbat herri kirolari ere joango dira; besteak beste Aitor Urteaga idiazabaldarra eta Xabier Dorronsoro zeraindarra.
Jaialdia gaurtik igandera bitartean egingo dute. Idiazabalgo udala, Gaztaren Europar Ibilbideko bultzaitzailea izatea izan da trashumantziari loturiko Portugalgo ekitaldi honetan parte hartzearen arrazoi nagusiena. Gema Arrugaeta argazkilariak egindako
Artzaintza liburuaren bidez jaso zuten gonbidapena. Hala, Arrugaetak eta Idiazabalgo Udalak diseinaturiko ordezkaritza honek euskal kultura azaltzeko erantzunkizuna izango du Portugalen; horrez gain, “artzantza eta gaztaren inguruan Euskal Herria eta Portugalen arteko loturak” sendotzea ere bilatuko dute.