Patata tortilla lehiaketa.
San Migel jaien azken aurreko eguna dute gaur Gaintzan. Frontenis txapelketako finalak, puzgarriak eta III. patata tortilla lehiaketa izan dituzte. Gauean, berriz, Zesura eta Zesuma taldeen kontzertua dute.
Frontenis txapelketa Joseba Matxain eta Ane Barandiaranek irabazi dute.
Patata tortilla lehiaketan 15 bikotek hartu dute parte. Eta erabakia hartzea asko kostatu ondoren, eepaimahaiaren arabera, Mari Sol Sukia eta Jon Irastorza ama-semeen tortilla izan da goxoena. Bigarren postuan, Uxue Irastorza eta Xabi geratu dira. Lehiakideek ordubeteko epea izan dute bina tortilla prestatzeko.
Biharko egitaraua
Bihar bukatuko dira aurtengo San Migel. 11:00etan jubilatuentzat hamaiketakoa izango da. 12:00etan 33. Txirrindulari Igoera jokatuko da. 17:00etan, berriz, haurrentzat Itsasoko Kulki parkea jarriko dute. 19:00etan mondejua eta ardoa banatuko dute eta 20:00etan, I. Argazki lehiaketako sariketa izango da, Zabaleta trikitilariek alaituta.